XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estibalizi idatzitako gutuna azkar-azkar ezkutatu eta komunera joan zen.

Atea zabalik eta aurpegia freskatzen ari zela, sukaldetik zetorren amaren xuxurla heldu zitzaion:

- Gizagaixoa, nahikoa eta lar egiten ari da.

Lehen, Luisarekin hizketan, adin horretan bitamina asko behar dituztela esan dit.

Ea bihar berarentzat kaxa bat erosteaz gogoratzen naizen.

Igandearen akabera eta azterketa bezpera zen gau hartan, Beñatek sator bat nabaritzen zuen bere barrenean, eta sator hark galerazi egiten zion loa, sator hark eta ikasmahaian gorderik zegoen gutunak.

Ausartuko ote zen hura Estibalizi bidaltzera?

Lo egin ezinik, goizaldean altxatu eta komunera joan zen.

Harantzean, gurasoen gelatik aita honela zuzendu zitzaion:

- Zer, Beñat, urduri?

- Bai erantzun zuen lehor.